Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

peramelido

izond. Zool. Peramelinoen ordenako izen bereko familiako martsupiodunez esaten da. Peramelinoen ordenako familia bakarra da. Gorputzez satitxuaren itxura dute; mutur luze zorrotzekoak, hanka laburrekikoak eta isats luze samarrekoak baitira. 8-10 ebatortz txiki dituzte goiko masail hezurrean eta 6 behekoan. Elikatzeko eraz, intsektujaleak dira. 22 peramelido mota ezagutzen dira. Australian, Tasmanian eta Ginea Berrian bizi dira.