Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

peonial

izond. Bot. Angiospermoen klaseko izen bereko ordenako landareez esaten da. Denbora askoan ordena honetako landareak erranunkulazeoen familian sartu izan ziren. 1946an dileniazeoekin antz handiagoa zutela eta ordena horretan sartu zituen Corner-ek. Baina ez dirudi jakintsu guztiak bat datozenik oraindik, eta batzuek peonial izenarekin jarraitzen dute. Peonialen ordenako landareak belar edo zuhaixka itxurakoak izan daitezke. Orri txikiz osatutako hosto elkartuak dituzte, aurka antolatuak. Lore handia eta ikusgarria izaten dute. Iparraldeko hemisferioko lurralde epeletan hazten dira. Peonia da ordena honetako landare motarik ezagunena.