Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Peñas Echeverria, Silvestre

Nafar musikagilea eta zuzendaria (Deikaztelu, 1896 - Iruñea, 1985). Bere jaioterrian, Lizarran eta Madrilen egin zituen harmonia, kontrapuntu, fuga, konposizio eta instrumentalizazioko ikasketak. Musikagile oparoa izan zen: Misa Solemne (1953), Canciones, Marchas religiosas, Juegan y cantan los navarricos, La Dama d´Aragó eta Merseneta.