Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Peña Santiago, Luis Pedro

Gipuzkoar etnologo eta idazlea (Irun, 1933 - Donostia 1994). Bere ibilbidean zehar gai ugari jorratu bazituen ere, Euskal Herriko mendi eta parajeei eskainitako lanek eman dute gehienbat ezagutzera Peña Santiagoren zeregina. Gaztetatik Aranzadi Elkarteko Etnologia Saileko kide, Ingeba Geografia Institutuko, Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteko eta beste hainbat lantaldetako kide izana, hogeita hamar urtez –1964tik 1994an hil zen arte–, Donostiako El Diario Vasco egunkarian astero idatzi zuen Euskal Herriko mendiari, arteari eta kulturari buruz. Horretaz gain, liburu ugari kaleratu zituen, besteak beste, La argizaiola vasca (1964), Guipúzcoa olvidada (1982), Guipúzcoa paso a paso (1982), Guipúzcoa, el último camino (1969), Arte popular vasco (1970), Fiestas tradicionales y romerías de Guipúzcoa (1973), Las ermitas de Guipúzcoa (1975), Rincones de Guipúzcoa (1977), Montañas del País Vasco bilduma, zazpi liburuz osatua eta 1980tik 1989 bitartean argitara emana, El mar de los vascos (1982), Aralar, Euskal Herriko mendia (1984), Fiestas, costumbres y leyendas de Navarra (1984), Noventa crónicas de un viajero impenitente: Gorbel Haizea, viento de hojarasca (1984), Aizkorri (1985), Gorbea (1986), La ruta de los brujos (1986), El pastoreo en Guipúzcoa (1987), Veintinco excursiones por Alava (1987), Veinticinco excursiones por Guipúzcoa (1987), Leyendas y tradiciones populares del País Vasco (1989), 100 cumbres y rincones de la montaña vasca (1990), Las siete vírgenes negras de Guipúzcoa (1992), Por la Rioja alavesa a pie (1992) eta Guipúzcoa ignorada (1993).