Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pentaeritrita

iz. Kim. Formaldehidoa eta azetaldehidoa ingurune alkalino batean erreakzionaraziz (kondentsazio aldolikoa) lortzen den tetraalkohola [C(CH2OH)4]. Kristal erako solido zuria da. Uretan urtzen da baina ez bentzenotan, karbono tetraklorurotan eta eterretan. Sukoia da. Bernizetan eta erretxinetan plastifikatzaile gisa, sintesi organikoetan, lehergailuetan, intsektuak hiltzeko pozoietan erabiltzen da. Pentaeritritatik eratortzen den gairik ezagunena pentaeritritaren tetranitrato lehergai indartsua da (PETN). Azken hau pentaeritrita azido nitrikoarekin esterifikatuz lortzen da kristal zuri eran. Kolpeak jasotzean edo 210 °C-taraino berotzean lehertu egiten da.