Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pellot de Montvieux, Esteban

Lapurtar kortsaria (Hendaia, 1765 - Hendaia, 1855). Ozeano Atlantikoan eta Ozeano Barean ibili zen, gehienetan ingelesen kontra borrokan eta kortsoan. Islandiara ere joan zen bale arrantzara. 1812an nahiko diru bazuela eta, itsasoa utzi, ezkondu eta Hendaian geratu zen bizitzen.