Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pedikulido

izond. Zool. Eftirapteroen ordenako izen bereko familiako intsektuez esaten da. Intsektu bizkarroiak dira, ugaztunen bizkarroiak. Neurriz txikiak dira. Gorputz zapala dute, sabelalde zabala eta buru txikia. Askok ez dute begirik, edo oso txikiak dituzte. Ahoko atalak odola xurgatzeko egokituak dituzte. Ugaztunen larruari eta ileari itsatsi ahal izateko hanka bakoitzean erpe kakotu bana dute. Familia honetako intsekturik ezagunenak gizonaren eta animalien zorriak dira.