Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pedetido

izond. Zool. Karraskarien ordenako izen bereko familiako animaliez esaten da. Gorputzaren itxuraz katagorriaren antzekoak dira; gainerakoan kanguruaren antz gehiago dute. Aurreko hankak oso laburrak dituzte, eta atzeko hankak eta isatsa berriz luzeak eta sendoak. Jauzika ibiltzen dira. Afrikako hegoaldean bizi dira gehienbat. Landareak, haziak eta sustraiak jaten dituzte.