Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pechstein, Max Hermann

Alemaniar margolari eta marrazkigilea (Zwickau, 1881 - Berlin, 1955). 1906an, Die Brücke («Zubia») espresionista taldean sartu ondoren, Italiara eta Parisa joan zen; 1908an Berlinen hartu zuen bizilekua. Ikuspegiei eta irudi biluziei esker egin zen ospetsu. 1914an, Palao uharteetara jo zuen, eta gai exotikoak erabili zituen pintatu zituen koadroetan. Naziek gaitzetsi egin zituzten Pechstein-en obrak.