Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Patmos

(Gr. Patmo). Greziako Dodekanisos uhartediko uharte txikiena, Ikaria uhartearen hego-ekialdean, Egeo itsasoan. 28 km2 eta 2.522 biztanle. San Joan Teologoaren monasterioa (XI-XV. mendeak). Patmos uhartean egon zen erbesteratua San Joan ebanjelaria, eta han idatzi zuen Apokalipsia.