Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pasaban Lizarribar, Edurne

Gipuzkoar mendizalea (Tolosa, 1973). 2001ean Everestera igo den lehen emakumezko euskalduna bihurtu zen. Geroztik, Himalaiako 8.000 metrotik gorako beste hamar mendi igo ditu. Azkena, Manaslu, 2008ko urrian igo zuen. Gaur egun, 8.000 metroko mendi gehienak igo dituen emakumea da, Gerlinde Kaltenbrunner austriarrarekin eta Nives Meroi italiarrarekin batera.