Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

partitura

iz. Mus. Musika lan baten testu osoa, ahots eta musika tresna desberdinen zatiak dituena, elkarren gainean dauden pentagrametan idatziak. Partiturak ahots eta musika tresna guztien zatiak biltzen dituenean, orkestra partitura du izena. Ahotserako partitura izenekoak ahotserako lanaren zatiak biltzen ditu (opera edo oratorio batenak adibidez), eta orkestraren zatia pianoari egokitua agertzen da. Ezagutzen den partiturarik zaharrena 1577. urtekoa da. Ordu arte taldeetarako musika zati bananduetan argitaratzen zen. Haydn-en eta Mozarten garaian, berriz, orkestra handitu eta musikagintza konplexuagoa bihurtu zenean, partitura osoaren erabilera zabaldu zen.