Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

parlamentarismo

iz. Pol. Estatuaren aginpideen banaketan eta haien arteko orekan oinarritzen den sistema politikoa. Sistema politiko honetan legegintzako aginpidea parlamentuak du eta aginpide eragilea gobernuak. Elkarren arteko oreka gordetzeko parlamentuak gobernuaren dimisioa eragin dezake gaitzeste botoaren bitartez. Gobernuak halaber parlamentua desegiteko ahalmena du hauteskunde berriak egiteko. Aginpide eragilea bitan banatzen da: estatuburua (erregea, enperadorea edo errepublikaren lehendakaria izan daiteke eta ez du erantzukizun politikorik) eta gobernu burua.  v Hist. XVII. mendean Erregimen Zaharraren amaierak eta burgesiaren garapenak parlamentarismoari bide eman zioten Europan. Lehen urratsak Ingalaterran eman ziren 1688. urteko iraultzarekin. Parlamentarismoa erabat finkatu ez bazen ere, iraultzak garbi banatu zituen erregearen eta ganberen ahalmenak, aginpide eragilea eta legegintzako aginpidea, alegia. Frantzian 1789ko iraultzak eman zion bide parlamentarismoari, eta Biltzar Nazionala sortu zuen.