Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Parker, Eugene Newman

Estatubatuar zientzialaria (1927). Eguzkiaren inguruko gertaeretan aditua. 1955. urtetik aurrera Chicagoko Unibertsitatean lan egin zuen, fisika, astronomia eta astrofisika sailetan. Eguzki koroa, Eguzki haizea, eta Lurreko eta Eguzkiko eremu magnetikoak aztertu ditu batez ere. Ontziak espaziora bidaltzen hasi aurretik berak kometa isatsak behatuz atera zituen ondorioak heliosferara bidalitako ontziek berretsi zituzten gero. Bere liburuak –Cosmical Magnetic Fields batez ere– oinarri-oinarrizkoak gertatu dira ikertzaile belaunaldi askoren heziketan. Bere azkeneko liburuetan, planeta, izar eta galaxien eremu magnetikoek x izpietan duten eragina aztertu du.