Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Parker, Dorothy

Estatu Batuetako idazlea (West End, New Jersey, 1893 - New York, 1967). Vanity Fair eta The New Yorker agerkarietan argitaratu zituen lehen kontakizunak, A Month of Saturday lanean bildu zituenak (1971ean argitaratua). 1926. urtean plazaratu zuen lehen bertso bilduma, Enough Rope. Sunset Gut (1928) eta Death and Taxes (1931) bertso bildumak argitaratu zituen ondoren. Big Blonde kontakizun liburuari esker sari bat eskuratu zuen hurrengo urtean, eta Laments for the Living (1930) eta After Such Pleasures (1933) kontakizun liburuak, argitaratu zituen ondoren. 1933an, bigarren senarrarekin batera, idatzitako istorioetan oinarritutako filmak egiten hasi zen; haietakoa da A Star Is Born (Izar bat jaio da) filma.