Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Paracas kultura

Peruko hegoaldeko antzinako kultura, izen bereko penintsulan, Ica-ko departamentuan. Inken aurreko kulturagune nagusienetako bat izan zen, K.a. 900-K.o. 400 urteetan hedatu zena. 1925ean aurkitu ziren kultura honen garaiko lehen hilerriak. Guztiz egoera onean zeuden laurehun momiatik gora aurkitu ziren han, oihal koloreanitz ederrez estaliak eta apainduak.