Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

papu

iz. eta izond. Hizkl. Ginea Berrian eta inguruko uharteetan hitz egiten diren hizkuntzez esaten da. Zazpirehun hizkuntza eta dialekto inguru dira, eta horietako laurehunen batek badu elkarren arteko harremanik. Papu deitura austronesiar eta australiar hizkuntzetatik bereizteko erabili da, baina oraindik ez dira hizkuntza horiek guztiak behar bezala ezagutzen. Hiztun gutxi, ehunka batzuk baino ez dituzte gehienek; enga hizkuntza da zabalduena (130.000 hiztun). Hogeita bat multzo nagusi bereizten dituzte kanpoko hizkuntzalariek. Papu hizkuntza asko nagusi da bere eremuan, baina murritzak dira kultura hedadurari dagokienez.