Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pappos Alexandriakoa

Greziar matematikaria (Alexandria, III. mendearen azken aldera). Alexandriako eskolaren azken ordezkaria. Greziar matematikari handien teoriak jaso zituen. Matematika bilduma da idatzi zuen obra nagusia; zortzi liburuz osatua da, eta haren aurretik izan ziren hainbat matematikari ospetsuren teoriak jaso zituen; nekez froga zitezkeen teoria asko ere argitu zituen. Geometriari buruzko teoremak ere idatzi zituen.