Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Papadopulos, Georgios

Greziar militarra eta politikaria (Ellinokhorion, Peloponeso, 1919 - Atenas, 1999). 1960. urtean koronel izendatu zuten. 1967ko apirilaren 21ean Greziako konstituzioaren aurkako estatu kolpeko buru izan zen, eta urte bereko abenduan gudarostea utzi zuen. Lehen Ministroa izan zen (1969-1973), Defentsa ministroa (1969-1973), Hezkuntzako ministroa (1969-1970) eta Kanpo Arazoetako ministroa (1979-1973). 1973. urtean monarkia kendu eta errepublika ezarri ondoren errepublikako lehendakari izan zen. 1973ko irailaren 25ean beste estatu kolpe batek kargutik kendu zuen. Diktadurako buruzagiei egin zitzaien epaiketan, aurrena heriotzara eta betiko kartzelara gero kondenatu zuten (1975). Kartzelan hil zen.