Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

panafrikanismo

iz. Afrikako kultura beltza eta beltzen izaera bultzatzea eta Afrikako kontinentearen muga geopolitikoak gainditzeko Afrikako herrien batasuna indartzea helburu duen politika dotrina. XX. mendearen hasieran sortu zen, Ameriketako beltzak zurien nagusitasunaren kontrako mezua zabaltzen hasi zirenean. W.E. Burghardt du Bois-ek finkatu zituen panafrikanismoaren oinarriak. XX. mendean egin ziren kongresu panafrikarrez gainera beste talde batzuk sortzen hasi ziren, Afrikako herrien independentzia eskatzen zutenak eta azkenean panafrikanismoak burujabetasuna eskatu zuen Afrikako herrientzat.