Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pamuk, Orhan

Turkiar idazlea (Istanbul, 1952). Arkitektura ikasketak egiten hasi zen, baina bertan behera utzirik, literaturari ekin zion buru-belarri. 1977an Kazetaritza Lizentzia burutu zuen Istanbulgo Unibertsitatean. 1985etik 1988ra bitartean New Yorken izan zen, Columbiako Unibertsitatean irakasle. Gero, Istanbulera itzulizen. 2005ean, herritik alde eginbehar izan zuen, Turkian “30.000 kurdu eta milioi bat armeniar” hil zituztela salatzeagatik. 2006an Literaturako Nobel saria jaso zuen. Bera izan da sari hori jaso duen turkierazko lehen idazlea. Bere eleberrien artean, honako hauek nabarmentzen dira: Cevdet Bey ve Oğulları (1982, Cevdet Bey eta semeak), Sessiz Ev (1983, Etxe isila), Beyaz Kale (1985, Gaztelu zuria), Kara Kitap (1990, Liburu beltza), Gizli Yuz (1992, Aurpegi sekretua), Yeni Hayat (1995, Bizitza berria), Benim Adım Kırmızı (1998, Gorria izena dut), Öteki Renkler (1999, Beste koloreak), Kar (2002, Elurra), eta İstanbul: Hatıralar ve Şehir (2003, Istanbul: Oroipenak eta hiria).