Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Palissy, Bernard

Frantses zeramikagile eta idazlea (Saintes edo Lacapelle-Biron, 1510 - Paris, 1589 edo 1590). Ikerketak eta esperimentuak egiten eman zituen bizitzako urte asko, eta prozedura berriak aurkitu zituen zeramika eta beira lantzeko; landarez, fruituz eta arrainez apaintzen zituen piezak. Egindako ikerketa teknikoak laburbilduta ematen zituen obra bat argitaratu zuen 1580an: Discours admirable de l´art de terre, de son utilité, des émaux et du feu (Buztinaren arteari, bere erabilerari, esmalteei eta suari buruzko hitzaldi miresgarria).