Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Palissot de Montenoy, Charles

Idazle frantsesa (Nancy, 1730 - Paris, 1814). Komediak idatzi zituen eta bere lanetan Diderot, J.J. Rousseau, Helvetius eta Duclos entziklopedisten aurka ekin zion. Mazarinen liburutegiko administratzaile eta Agureen kontseiluko kide izan zen. Haren obra aipagarriak: Les philosophes (1760, Filosofoak) eta La Dunciade ou La guerre des sots (1764, Ergelen gerra).