Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Páez, José Antonio

Venezuelar politikaria eta militarra (Acarigua, Venezuela, 1790 - New York, 1873). Venezuelako independentziaren aldeko higikundearen burua eta hango lehen lehendakaria (1831-1835) izan zen, kontserbadoreen aldetik. Estatu Batuetan kokatu zen 1850. urtean Venezuelatik egotzia izan ondoren. 1861ean, gerra federalaren garaian, sorterrira itzuli zen, eta kontserbadoreen buru izan zen berriz ere. Diktadura ezarri bazuen ere, iraultza federalaren bultzada gero eta bizkorragoaren ondorioz, berriz ere erbesteratu behar izan zuen 1863. urtean. New York-en eman zituen azken urteak eta autobiografia bat argitaratu zuen han (1867).