Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Paër, Ferdinando

Italiar musikagilea (Parma, 1771 - Paris, 1839). Domenico Cimarosa eta Nicola Antonio Zingarellirekin batera, bere garaiko italiar opera bufoko egilerik nagusietako bat izan zen. 1791. urtean Paër-ek Orphée et Euridice, lehen opera, aurkeztu zuen Parman. 1797-1802. urteetan Vienan bizi izan zen, eta Camilla, bere operarik famatuena, aurkeztu zen bertan. 1802-1807 urteetan Dresden-en bizi izan zen, eta gero Parisa jo zuen. Parisen Napoleon I.aren kaperako zuzendari izendatu zuten; Opera Komikoaren zuzendari izan zen, eta Rossinirekin batera, Italiar Antzokiarena (1812-1827). Garai hartako operarik famatuena Le Maître de chapelle (1821, Kapera maisua) izan zen. 43 opera idazteaz gainera, eliza eta kamera musika idatzi zuen, eta baita kantatak ere.