Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ozpin-euli

iz. Zool. Dipteroen ordenako drosofilidoen familiako eulia, 2 mm inguru luzea (Drosophila melanogaster). Kolorez horixka izaten da. T. H. Morganek intsektu honengan egin zituen aurkikuntzengatik egin zen ezaguna, batez ere. Genetika azterketak egiteko balio handia du, gene aldaketa asko izaten duelako eta listu guruinetan dituen kromosomak ikusterrazak direlako. Etxe barruetan eta oro har fruituak dauden lekuetan ibiltzen da.