Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Otaegi Mendia, Felipe Agustin

Gipuzkoar idazlea (Beizama, 1767 - Beizama, 1840). Beizamako erretorea izan zen. Sermoi ugari idatzi zituen; dirudienez, J. B. Agirreren erakusaldiak eta Gerrikoren hitzaldiak argitaratu zirenean Otaegiren sermoiak (eskuz idatzitako zortzi liburuki) ere argitaratzen saiatu ziren, baina ez ziren, azkenean, plazaratu. 1993an, Beatriz Otaegi irakasleak Felipe Agustin Otaegui Beizamako erretorearen eskuizkribuak (1767-1840) izenburupean doktoretza tesiarekin batera zortzi liburukiotako bi argitaratu ditu.