Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Otaegi Etxeberria, Angel

Gipuzkoar abertzalea eta ETAko kidea (Nuarbe, 1942 - Burgos, 1975). 1974. urtean atxilotu zuen espainiar poliziak goardia zibil baten hilketan parte hartu zuelako salaketapean. 1975eko irailean epaitu eta bizia kentzeko epaia eman zioten. Protesta handiak izan ziren Euskal Herrian, Espainiako estatuan eta kanpoaldean, baina Francok ez zituen kontuan eduki eta kondena betearazi zuen hil bereko 27an. Otaegiren lagun bat, Juan Paredes Manot Txiki, eta FRAP-eko hiru militante hil zituzten frankistek egun berean.