Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ostia

Italiako antzinako portu eta hiria, Tiber ibaia itsasoratzen den lekutik hurbil. Gaur egun Erromako hiriaren barruan dago, baina Erromatar Inperioaren garaian inperioko hiriburuko portua eta Italiako hiri handienetakoa izan zen. Elezaharraren arabera K.a. 634. urtean Anco Marcio erregeak sortu zuen. Inperioaren garaian merkataritzagune garrantzizkoa izan zen eta Kartagoren kontrako Gerretan indar handia izan zuen hango portuak. Konstantino aginpidean izan zenean hasi zen hiriaren gainbehera. Ostian egindako indusketetan hiri zaharrak oin plano erregularra izan zuela ikusi da; kale zuzen paraleloak, bost solairutarainoko etxeak eta denda eta biltegi asko zituen.