Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Osterbrock, Donald Edward

Estatubatuar astronomoa (1924 - 2007). Chicagoko Unibertsitatean ikasle zela, gure galaxiak adar kiribilak dituela frogatu zuen, William W. Morgan eta Stewart Sharplessekin batera. Ikasketak bukatuta, eskolak eman zituen Princeton Unibertsitatean, Kaliforniako Teknologia Institutuan, Wisconsineko Unibertsitatean (Washburn Behatokiko zuzendari gisa) eta Kaliforniako Unibertsitatean (Lick Behatokiko zuzendari gisa). Ioi gasen fisikari buruz egin zuen lana garrantzi handikoa gertatu zen planeta nebulosen azterketan. Berak eta bere ikasle eta lankideek galaxiak, quasarrak eta bertan gertatzen diren prozesu fisikoak aztertu zituzten batez ere. Halaber, garrantzi handiko ekarpenak egin zizkion astronomiaren historiari, XIX. eta XX. mendeko astronomo eta behatokiei buruzko liburuak eta artikuluak idatziz.