Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ositxeka

iz. Bot. Ginbaildunen edo apiazeoen familiako landare belarkara, 25-45 cm luzea, oso sustrai laburrak eta zurtoin luze zuzena dituena(Sanicula europæa). Zurtoin bakarra eta oso hosto gutxikoa izaten du. Baditu, ordea, zainetik zuzenean ateratzen diren beste hainbat hosto ere, txorten-luzeak eta ondo bereizitako 3-5 gingil dituztenak. Lorea, ginbail itxuran eratua, kolorez zuria eta bost hostokoa izaten du. Balearretan, Kretan, eta Islandian izan ezik Europa guztian hazten da.