Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Osintxu

Bergarako udalerriko auzoa, Martirieta (Los Mártires gaztelaniaz) izenez ere ezaguna, Bergarako hirigunearen eta Soraluzeko herriaren artean, Deba ibaiaren ertzean (Debabarrena, Gipuzkoa). 700 biztanle. Aipagarria da Emeterio eta Zeledonio santu martirien eliza. Osirantzu (hortik Osintxu edo Oxintxu) zuen jatorrizko izena.