Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ortuondo Larrea, Josu

Bizkaitar politikaria (Bilbo, 1948). Ekonomia zientzietako ikasketak egin zituen. EAJ alderdiko kidea da, eta Bizkai Buru Batzarreko kide izan zen 1980-1982. urteetan. Euskal Irrati Telebistako (EITB) zuzendari nagusia izan ondoren, Bilboko alkate hautatu zuten 1995ean, eta 1999an alkatetza utzi eta Europako Parlamentuko kide hautatu zuten.