Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Oró, Juan

Katalan biokimikaria (Lleida, 1923 - Bartzelona, 2004). Kimikako ikasketak egin zituen Bartzelonako unibertsitatean, eta ondoren Houston-go unibertsitatera joan zen, 1955ean. Kimikako katedraduna izan zen Houstongo unibertsitatean. Bizitzaren jatorriari eta adeninaren sintesi ez-biologikoari buruzko lan garrantzizkoak egin zituen. Meteoritoei eta Ilargiko gai organikoei buruzko ikerketak ere egin zituen.