Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

orno

iz. Anat. Bizkarrezurra osatzen duten hezurretako bakoitza. Gizonak 33 edo 34 orno ditu: 7 lepoaldean (lehenbizikoa atlas deitzen da, eta bigarrena axis); 12 bizkarraldean (saihetsei eusten dietenak); 5 gerrialdean (ornorik handienak); eta 9 edo 10 ipurtezurrean. Orno batek zati nagusi hauek ditu: gorputza (aurrealdean); hezur arkua (gorputzarekin batera bizkarrezur muina igarotzeko zuloa —arku neurala— osatzen duena); atzeko apofisia (atzerantz doan arantza itxurako hezur luzapena); aldeetako apofisiak (ezker-eskuineko bi hezur luzapenak); giltzadura apofisiak (ornoa aurreko eta hurrengo ornoekin giltzatzeko dauden lau hezur luzapenak).