Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

orkidea

iz. Landare hosto-bakuna, mordoetan biltzen diren lore ikusgarriak ematen dituena (Fam. Orchidaceae).  v  Landare hauek ez dute egitura jakinik, baina oso zurtoin laburrekoak edo zurtoin gabekoak dira gehienak. Hostoak luzeak, bakunak eta zabalak izaten dituzte, eta loreak egitura bitxikoak eta kolore bizikoak. 750 bat genero eta 17.500 mota inguru biltzen dira familia honetan. Apaingarri gisa erabiltzen direnetan ezagunenak dira, besteak beste: Dendrobium nobile, kanaberaren antzeko zurtoina, txandaka antolatutako hosto zabalak eta bost hostoko lore gorri zurixka duena; Odontoglossum grande, hostoak luze zabalak, lorearen zurtoina luzea, eta lorea bera orri luze zabalekikoa eta kolorez hori marroia duena. Berez Mexikon eta Guatemalan hazten da; Paphiopedilum callosum, Vietnamgo, Kanbodiako eta Thailandiako mendi hezeetan hazten dena, hosto zabalak, gainetik berde argiak, azpitik berde ilunak, eta lore berde gorrixkak dituena.