Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

orkidazeo

izond. Bot. Orkidalen ordenako izen bereko familiako landareez esaten da. Landare kotiledoibakarrak eta iraunkorrak dira; hazteko eraz, epifitoak dira gehienak, beste landare batean bermatzen direnak alegia, nahiz bizkarroi gisa bizi ez. Oso mota gutxi dira saprofitoak. Lehorreko landaretzat har daitezke, bakan batzuk uretan, aintziretan, bizi diren arren. Zurtoin laburrekoak dira. Oso lore ikusgarriak dituzte, egitura eta kolore askotakoak; horregatik dira oso erabiliak lorategietan eta etxe barruetan apaingarri gisa. Oso lurralde hotz eta lehorretan izan ezik, mundu guztian hazten dira. 18.000 orkideazeo mota inguru ezagutzen dira.