Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Orion

Mit. Beoziako ehiztari erraldoia, Euriale eta Poseidon-en semea. Merope-rekin maitemindu zen, eta haren aita Enopion erregeak, haserre, begiak erauzi zizkion. Eguzkiaren errainupean ikusmena berreskuratu zuen. Eos-en maitale eta Artemisaren ehizakide izan zen. Artemisak berak hil (edo hilarazi) zuen, eta ondoren konstelazio bilakatu zen.