Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Oriol Urquijo, José María

Bizkaitar finantzaria (Santurtzi, 1905 - 2005). José Luis Oriolen semea. Aita bezala alderdi tradizionalistako kide izan zen 1936ko gerra aurretik. Francoren alde borrokatu zen Gipuzkoan eta Bizkaian, eta, falangista egin ondoan, karlistak eta falangistak bateratzea lortu zuen 1937an. Gerra ondoren, Bizkaiko Falangeko buru eta Bilboko alkate izan zen (1938-1941). Aitaren negozioetan hasi zen ondorengo urteetan (UNESA, Espainiako elektrizitate enpresen elkartea, eta TALGO enpresetako lehendakari izan zen, besteak beste) eta Franco-ren finantza aholkulari garrantzitsuena izan zen.