Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

orfismo

iz. Antzinateko Greziako misteriozko erlijioa, Orfeori buruzko elezaharretan oinarri harturik sortu bide zena. Orfismoaren jarraitzaileek arimaren jainkozko izaeran eta metenpsikosian sinesten zuten, eta heriotza askapen gisa hartzen zuten. Halaber, giza izaera edo gaiztoa edo ona zela uste zuten; orobat, sinesten zuten herendentziazko gaiztotasunetik askatu eta betiko zoriona irits zezakeela arimak, erritu jakin batzuen bidez, eta gorputz batetik bestera aldatuz. Orfismoa K.a. V. mendetik aurrera hasi zen hedatzen eta kristautasunaren lehen urteetan izan zuen hedapen handiena. Dionisos zeukan jainko nagusitzat.  v  Art. Frantzian 1912an sortu zen pintura higikundea, kubismotik eratorria. Izenak Orfeo Greziako mitologiako musikari eta poeta gailenari erreferentzia egiten dio, eta Guillaume Apollinaire-k erabili zuen, Robert Delaunay (1885-1941) margolari frantsesaren koadroetan oinarri hartuta, kubismo intelektualaren soiltasuna lirismoz eta kolorez jantzi nahi izan zuten pintoreek osatu zuten higikundea izendatzeko. Orfismoaren jarraitzaileak izan zirenen edo higikundearekin harremanak izan zituztenen artean, aipatzekoak dira Fernand Léger, Francis Picabia, Marcel Duchamp eta Frantisek Kupka. Oso denbora gutxi iraun zuen, baina eragin handia izan zuen Alemaniako Blaue Reiter taldeko eta Ipar Ameriketako Stanton Mac Donald-Wright eta Morgan Russell pintoreengan.