Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Orfila, Mateo José

Frantses sendagile eta kimikaria, Mahonen jaioa (Mahon, 1787 - Paris, 1853). Parisen egin zituen ikasketak Gay-Lussac-ekin eta Vauquelin-ekin. Toxikologia modernoaren sortzailea izan zen, eta eragin handia izan zuen bere garaiko medikuntzan. Parisko medikuntza fakultateko katedradun eta dekano izan zen; 1851n Frantziako medikuntza akademiako buru aukeratu zuten. Beste zenbait obraren artean, Traité des poisons ou Toxicologie générale (1814-1815) garrantzitsua argitaratu zuen.