Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Oresme, Nicole d’

Frantses teologo eta zientzialaria (Normandia, 1325 - Lisieux, 1382). Teologia ikasketak egin zituen Parisen. 1348tik 1356 arte unibertsitateko Nafarroako ikastetxeko zuzendaria izan zen. 1377an Karlos V.ak Lisieuxeko apezpiku izendatu zuen. Aristotelesen Etika, Politika eta Ekonomia eta beste lan batzuk itzuli zituen latinetik frantsesera. Ekonomiako, astronomiako eta matematikako liburuak idatzi zituen: De origine et mutationibus monetarum, Traité de la sphère, Livre du ciel et du monde, Livre de divinacions, Inter omnes impressiones.