Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

oreotrago

iz. Zool. Bobidoen familiako hausnarkari txikia, metro bete luzea eta 60 cm garaia (Oreotragus oreotragus). Ile gogor sarria du, gris iluna. Arrak bakarrik ditu adarrak, eta hark ere oso laburrak. Oso trebea da arkaitz gainetan jauzika ibiltzen. Afrikako hego muturretik Etiopiara eta Liberiara bitarteko lurraldeetan bizi da.