Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ordoki Vázquez, Kepa

Gipuzkoar gudaria (Irun, 1912 - Baiona, 1993). ANV-ko kide egin zen (1931) eta Espainiako Gerra Zibilean borrokatu zen, Gipuzkoan, Bizkaian eta Santanderko frontean. 1937. urtean atxilotu eta herio zigorra eman zioten, baina zigorra aldatu zioten eta Duesoko espetxetik ihes egitea lortu zuen. Frantziara erbesteratu zen lehenik eta Mexikora gero. Erresistentziarekin jarri zen harremanetan, alemaniarren aurka. Eusko Jaurlaritzaren mendeko batailoi bateko buru izendatu zuten (Gernika batailoia) eta De Laminart jeneralaren agindupean alemaniarren aurka borrokatu zen Frantziako estatuan. Pointe de Grave-ko gudu gogorretan parte hartu zuen alemaniarren aurka; de Gaulle jeneralak zoriondu egin zuen Franziaren alde egin zuenagatik (1954). Azken urteotan Euskal Herriko borroka armatuaren alde jardun du.