Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Opisso Sala, Ricardo

Katalan marrazkigilea (Tarragona, 1880 - Bartzelona, 1966). Kataluniako aldizkari askotan argitaratu zituen lanak. Bartzelonako Els quatre gats taldeko kide izan zen. Bere lanetan Bartzelonako eguneroko gertaerak bildu eta ironiaz adierazten ditu.