Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

onkosfera

iz. Zool. Sei kako edo luzakin dituen zizare larba, zizare platelminto batzuena bereziki. Onkosferak bizkarroi bizi dira zenbait animaliatan (zerrian, adibidez), eta animalia horren haragia janez gero edo gorputzean sartuz gero (idi haragiaren edo zerri haragiaren bidez) hesteetan sartzen da kakoez baliatuta; hesteetatik giharretara igarotzen da eta han zistizerko bihurtzen.