Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

onkogene

iz. Med. Tumore gaiztoak edo minbizia sor ditzakeen genea. Onkogeneek zelulen zatiketa eta hazkunde ezohikoa eta kontrolik gabea eragiten dute, eta horren ondorioz sortzen da tumorea. Hasieran onkogeneak birusetan agertzen zirela pentsatu izan zen, eta birusak zeluletara igarotzen zirenean geneak zelula horien DNAn sartu eta zelula gaizto bihurtzen zirela; 1980 inguruan, ordea, onkogeneak ornodunen zelula normaletan ager daitezkeela aurkitu zen, eta pizten zirenean soilik kalte egiten zutela.