Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

onbu

iz. Bot. Fitolakazeoen familiako zuhaitz itxurako landarea (Phytilacca dioica). Enbor sendoa eta adaburu zabala ditu, baina belar landarea da. Zur harroa du, zurgintzarako baliorik ez duena. Itzal handia egiten du, eta oso aintzat hartua da hura hazten den lekuetan: Argentinan, Brasilen, Urugain eta Paraguain. Arrautza itxurako hostoak, zabalak, eta mordoan antolatutako loreak ditu.