Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Omar

Hispaniar-arabiar jenerala (Kordoba, ? - Kreta, 855). Kordobako agintari Abderraman II.aren kontrako matxinadaren buruzagi izan zen. Gudu horretan menderatua izan zenez gero, itsaslapur egin zen; Kretan Al Kandahs gotorlekua eraiki zuen bertan babesteko. Han hil zen.