Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Omar Ia, ibn-al-Kattab

Bigarren kalifa arabiarra (Meka, 586? - Medina, 644). Abu Bakr-en ondorengoa izan zen 633-644 bitarteko urteetan. Persia, Siria, Palestina eta Egiptoren kontrako guduetan garaipenak lortu zituen. Musulmanen aroko egutegia sortu zuen.  v  Omar-en mezkita. Jerusalemgo mezkita, Omar I.ak 643. urtean eraikiarazi zuena. 843. urtean amaitu zen eraikuntza. Salomonen tenplua zegoen leku berean dago, Moria mendian. Mahomak zerura igotzeko erabili zuen harria han dagoela diote musulmanek; juduek, berriz, Abrahamek Isaak Jainkoari sakrifikatu nahi izan zion harria dela diote.